Lehiberri Zentroko enpresa haztegian bi enpresa berri 2017an

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko ots. 11a, 10:02

Lehiberri zentroak ekintzaile berrien esku jartzen duen ENPRESA HAZTEGIAN bi enpresa berri kokatu dira urtea hastearekin batera. Haztegiaren helburu nagusienak enpresa berrien sorrera eta kokapena erraztea, lanpostu berrien sorrera, lanerako ingurumari egoki baten eskaintza, eta, azken finean, enpresaren lehiakortasun aukerak handiagotzea dira.

Haztegia oinarrizko baliabide material eta zerbitzu komunez hornituta dago, ekintzaile berrien egitasmoak bertan kokatu ahal izateko hasierako hiru urteetan.

Enpresa edota jarduera ekonomiko bat sortzear bazaude, edota azkeneko 12 hilabeteetan sortu baduzu, jarri harremanetan TOLOSALDEA GARATZENEKIN (zubeldia@tolosaldea.eus), haztegietan kokatzeko dagoen aukera ezagutzeko.

MARINA MASTER

Talde Ekintzailea
NeJCu Rudel (40 urte, Eslovenia-Tolosa).

Enpresa/Izen komertziala
MARINA MASTER  www.marinamaster.es
info@marinamaster.es
Telefonoa: 636 141243.

Jarduera
Kirol Portuen kudeaketarako softwarearen garapena, salmenta eta instalakuntza:
·Kirol Portu, Klub Nautico eta Marinen kudeaketarako ERP integralaren garapena eta salmenta.    
·Kirol Portuen gune ezberdin guztiak erremienta informatiko bakar batekin     kudeatzeko aukera.
·Mugikorraren bidez kudeatzeko aukera.
·Bezeroen beharretara egokitzen den     softwarea
    ·Softwarea euskaraz garatzeko aurreikuspena      dauka Euskal Kirol Portuak erakundearekin izandako     harremanen ostean.

Enplegua
1+1

Bezeroak
·Gutxienez 100 amarraleku dituzten:
·Kirol Portuak; Klub Nautikoak eta Marinak·Luxuzko Portuak (amarraleku gutxiago izan arren     goi mailako zerbitzua eskaintzeko premia).

 

IGORA DRONE

Talde Ekintzailea
Iñaki Gereñu (33 urte, Tolosa) eta Jon Aldalur (28     urte, Tolosa).

Enpresa/Izen komertziala
IGORA DRONE   www.igoradrone.com
info@igoradrone.com
Telefonoa: 665860075 / 675203946.

Jarduera
Drone operatzaile eta pilotu:
    ·Pilotu profesionalek gidatutako Dron bidezko filmaketa zerbitzuak.
    ·Argazkigintza eta grabazio aereoa espazio itxi      naiz irekietan.
·Edizioa eta postprodukzioa..
·Tripulatu gabeko airezko irtenbideak      (publizitatea dokumental grabaketa, espazio itxietako grabaketak barne hegaldiekin, bideo korporatiboak.

Enplegua
2

Bezeroak
·Enpresa Industriala;  Inditex; Arkitektura eta eraikuntza enpresak; Administrazio Publikoa; Turismo enpresak (hotelak, erakunde publikoak, kanpiñak, parketxeak, …
·Beste batzuk

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!