Langabeziaren bilakaera baikorra

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko urt. 25a, 10:45

Tolosaldean 2.508 langabe eta %11ko langabezia tasa dagoela une honetan azaldu du Jose Luis Urdangarin Tolosaldea Garatzeneko kudeatzaileak.

%14ko langabezia tasa izan zen Tolosaldean unerik okerrenean, eta ordutik beheranzko joerari eutsi dio, %11ko tasan kokatu arte. 3.200 langabetu izatetik 2.508 izatera igaro da. Hori bai, urrun dago oraindik 2007 urtean zeuden 1.400 langabetu egotetik. Beraz, lan handia dagoela oraindik ere egiteko esan du Tolosaldea Garatzeneko kudeatzaileak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!