Azkainen izan dira Loatzo Musika Eskolako akordeoilariak

Erabiltzailearen aurpegia Loatzo Musika Eskola 2016ko mai. 16a, 16:54

Larunbatean bertan ospatu zen II. Akordeoi egunean izan ziren gure eskualdeko ordezkariak.

Loatzo Musika Eskolako akordeoilariek parte hartu zuten Euskal Herria osotik etorritako beste ehun soinujolerekin batera. Kalejira bat eta ondoren kontzertu bat eskaini zuten giro bikainean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!