Hainbat material salgai jarri du Irurako Ikastolak

Erabiltzailearen aurpegia Irurako ikastola 2016ko ira. 15a, 15:25
Ikasturte hasierarekin batera, ikastolak zenbait material salgai jarri ditu: kamisetak, jertseak, motxilak eta kantinplorak. 
Nahiz eta asteazkenean izan zuten aukera materiala ikusi eta eskaera egiteko, irailaren 23an arratsaldez, herriko festen hasierarekin batera, aukera paregabea izango dute plazan ezarriko den postuan materiala ikusteko eta eskaerak egiteko.
 
Bestalde, eraikinak aurrera jarraitzen du. Udako oporrak kanpoko lanak egiteko aprobetxatu dira. Eraikinaren barrukaldea bere itxura hartzen ari da eta hurrengo hilabeteetan hasiko dira patioan dauden lanak.

 

Ikastola txikia bada ere, mugimendu handia duen ikastola da Irurako ikastola. Festak direla eta, taberna jartzeko lanetan ere ari dira ikastolak aurrera egin dezan. Beraz, Irurako festetan ondo pasatzeaz gain, zatozte ikastolako tabernara!

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!