Intxurreko pilotariak, Udaberri Txapelketako hiru finaletan

Erabiltzailearen aurpegia

Intxurreko pilotariak, Udaberri Txapelketako hiru finaletan

Gipuzkoako Udaberri Txapelketako hiru finaletan izango ditugu gaur, ostirala, Intxurreko pilotariak. Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen du txapelketa hau, Pilota Elkarteekin lankidetzan. Horietako bi, kadete eta jubenilenak, Alegiako frontoian jokatuko dira 19:30etan hasita, bestea, nagusien 3. mailakoa, Zegaman, ordu berean.

Finalak Alegian

Erabiltzailearen aurpegia

Finalak Alegian

BI final jokatuko dira bihar, ostirala, Alegiako Elorri pilotalekuan, eta bietan Intxurreko pilotari taldea izango da txapelaren bila borrokan.

Finaletik finalera asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Finaletik finalera asteburuan

Finaletik finalera ibili gara asteburuan. Iragarri genuen EH Irekian ostiralean Maialen Senperenak jokatzekoa zuena. Larunbat goizean, Zizur Nagusiko txapelketako jubenil mailako finala jokatu zuen Enaitz Aizpitartek, eta benjamin mailakoa Harkaitz Muruak. Larunbat arratsaldean, berriz, Ander Zubeldia eta Ander Jauregik trinketeko jubenil mailako Gipuzkoako Finala jokatu zuten Iruran. Ez zuten denek zorte bera izan, baina kontuan hartzeko lorpena da finaleraino heldu izana bera.

Maialen Senperenak EH Txapelketa Irekiko finala jokatuko du gaur

Erabiltzailearen aurpegia

Maialen Senperenak EH Txapelketa Irekiko finala jokatuko du gaur

Maialen Senperena abaltzisketarrak, Amaia Araiztegi mallabiarrarekin, Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko lehen mailako finala jokatuko du gaur, 19:00etan, Mallabiako frontoian.

Bi aukera ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia

Bi aukera ostiralean

Ikaztegietara zein Alegiako frontoietara joan daiteke asteburu honetako partidaz gozatzera. Sei t´erditan hasiko dira Ikaztegietan eta ordulaurdenbat beranduago Alegian

Ostiralean Alegian eta larunbatean Ikaztegietan

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Ostiralean Alegian eta larunbatean Ikaztegietan

Bi egunetan eta bi frontoietan jokatuko dira asteburu honetako partidak. Lehen mailako jubenilen hiru partida daude ostiralez Alegian eta bi kadeteena, lehena eskuz eta bigarrena Euskal Herri mailakoa paletaz, Ikaztegietan larunbatez.

Udaberriko txapelketak hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia

Udaberriko txapelketak hasi dira

Zortzi partida izango dira aste honetan. Lau ostiralez Alegian eta beste lau larunbatez Ikaztegietan. Guztiak eskuz eta guztiak mutilenak. Binaka horietako zazpi, eta Euskal Ligako buruz burukoa bestea.

Amaitu da XV. Gabonetako Pilota Topaketa

Erabiltzailearen aurpegia

Amaitu da XV. Gabonetako Pilota Topaketa

Ostiralean, abenduaren 30ean, egoki bete zuen XV. Gabonetako Pilota Topaketak bere azken hitzordua Amezketako Larrunarri frontoian; hotza egiten zuen frontoian eta pilotariak arduratu ziren giroa berotzeaz. Azken partidak jokatu ziren lehenik eta gero, agindu bezala, sariak banatu zitzaizkien pilotariei, eta merienda eskaini zitzaien bertaratutako guztiei.

XV. Pilota Topaketa azken egunera begira

Erabiltzailearen aurpegia

XV. Pilota Topaketa azken egunera begira

Astelehenean hasita, atzo jokatu ziren sailkapeneko azkeneko partidak. Dena prest dugu datorren ostiralean, abenduaren 30ean 16:00etatik aurrera, Amezketako Larrunarrin egingo den amaiera ekitaldirako: maila guztietako finalak, sari eta oroigarri banaketa eta merienda.

Gaur hasiko da XV. Pilota Topaketa

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur hasiko da XV. Pilota Topaketa

Gaur emango zaio hasiera XV. Gabonetako Pilota Topaketari eta Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa, Baliarrain, Bedaio, Ikaztegieta eta Orendaingo ehun pilotari txiki eta gaztetxoak, 7 eta 15 urte bitartekoak, ikusiko ditugu gustatzen zaiena egiten: pilotan! Ostiralean, abenduaren 30ean, Amezketan bukatuko da aurtengoa, arratsaldeko 16:00etan hasiko den ekitaldian..

Txapelak Bidani eta Orendainera

Erabiltzailearen aurpegia

Txapelak Bidani eta Orendainera

Ostiralean hitzordu garrantzitsua zuten Intxurreko pilotariek. Gipuzkoako Elkarte arteko Txapelketako finalak jokatzen zituzten neska palajokalari jubenilek. Itsaso Aramendi eta Ane Esnaola orendaindarrek irabazi egin zuten bigarren mailakoa; lehen mailan, Naroa Olano eta Sara Agirre altzotarrek ezin izan zuten gainditu Miren eta Maite Larrarte ahizpa bidaniarren jokoa.

Ikaslea eta maisua buruz buru elkarren aurka

Erabiltzailearen aurpegia

Ikaslea eta maisua buruz buru elkarren aurka

Igandean etxean jokatuko du buruz buruko partida Aratz Irazustabarrenak, eta aurkari entrenamenduetan bere irakasle den Beñat Urretabizkaia ikaztegietarra izango du. Alegiako frontoian izango da, baina aurretik beste bi final-erdi jokatuko dira.

Ostiralean bi final Alegian

Erabiltzailearen aurpegia

Ostiralean bi final Alegian

Gipuzkoako txapelketako finaletara iritsi dira INTXURRE taldeko pilotariak. Paletaz jubeniletan lehenengo mailako eta bigarren mailako finaletan neurtuko dituzte indarrak. Biak ere Alegiako Elorri frontoian jokatuko dira ostiralez.

Asteburuko kartelera

Erabiltzailearen aurpegia

Asteburuko kartelera

Guztira zortzi partida izango dituzte Intxurreko pilotariek etxean aste honetan. Binaka paletaz arituko dira neskak eta buruz buru eskuz mutilek. Hiru frontoietan, Alegian, Ikaztegietan eta Altzon jokatuko dira

Buruz buruko bi

Erabiltzailearen aurpegia

Buruz buruko bi

Lehiaketa gehienek fase batetik besterako atsedena hartu dutenean, Gipuzkoako nagusi eta jubenilen buruz burukoari hasiera eman zaio. Bi partida izango dira etxean, eta Alegian ostiralez jokatuko dira

Buruz buruko bi

Erabiltzailearen aurpegia

Buruz buruko bi

Lehiaketa gehienek fase batetik besterako atsedena hartu dutenean, Gipuzkoako nagusi eta jubenilen buruz burukoari hasiera eman zaio. Bi partida izango dira etxean, eta Alegian ostiralez jokatuko dira

Hamar partida hiru frontoietan

Erabiltzailearen aurpegia

Hamar partida hiru frontoietan

Ostiralean Alegian eta Ikaztegietan izango dira partiduak zazpiak laurden gutxitan hasita. Eta Altzon larunbatean lauretan.

Alegiako Elorrin bost partidak

Erabiltzailearen aurpegia

Alegiako Elorrin bost partidak

Ostiralean 19:00etatik aurrera jokatuko dira Intxurre taldekoek asteburu honetan etxean dituzten bost partidak. Bostak Alegian.

Ostegunean hasita asteburuko partiduak

Erabiltzailearen aurpegia

Ostegunean hasita asteburuko partiduak

Alegian eta ostegunean hasiko da asteburua pelota partiduei dagokionez. Lehenengo mailako jubenilak izango dira paletaz Elorri frontoian. Nesken bi taldeak Intxurrekoak dira, beraz elkarren kontrakoarekin hasiko dute aurtengo ezker hormako Gipuzkoako txapelketa.

Hasi dira maila guztiak. Asteburuan hamaika partida.

Erabiltzailearen aurpegia

Hasi dira maila guztiak. Asteburuan hamaika partida.

Hasi dira ia talde guztiak pilota partiduak jokatzen bakoitza bere modalitatean eta astebururako hamaika partida daude aurreikusita. Lau Alegian ostiralez, eta larunbatez Altzon lau eta Ikaztegietan hiru.