Andriurekin Villabonako bertso saioa aztertuz

Am...ona 16 Arnope 8 izan zen azken emaitza.

Ander Goikoetxea Andriuren konpainian aztertu dugu Billabonako bertso saioa. 26 urterekin hasi zen bertso eskoan eta bere plaza bakarra Billabonako gaztetxea izan da, bi aldiz. haklere, Herriartekoan baliteke gehiago kantatu behar izatea eta bere herritik kanpora lehen aldiz kantatzea.

Billabonako saioan 100 lagun inguru gerturatu ziren eta bai oholtza gainean eta baita ikusleen artean ere giro aparta egon zen. Bertsoaldi on batzuk ere bai eta momentu atseginak.

Billabonako bertso saioko gai jartzailea: Iñaki Otaegi
Bertsolariak: Ander Goikoetxea, Amaia Agirre ta Oihana Iguaran (Am...ona) eta Iñigo Agirrezabala, Iñigo "Beitxi" eta Manex Astigarraga (Arnope).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!