Finalaren atarian, Artolarekin hizketan bertsoaz, pilotaz eta...

Imanol Artola Felixek gidatutako bertso irratsaioan Iñaki Artola pilotaria gonbidatua izan da eta M-ndakinez Amaia Agirre sutondotik.

Gaurko irratsaioan Iñaki Artola pilotaria izan dugu Atariako estudioan. Eskuz banakako finalaren atarian bildu gara alegiarrarekin bertsoaz, pilotaz eta beste hainbat gauzaz hitz egiteko. Beti bezala plazera izan da Iñakirekin elkartzea.

Aurrez ordea Amaia Agirrek sutondo epeletik Mndakinak ekarri dizkigu: emakumea gizartean, emakumea bere ingurunean. Entzutea merezi duten 5 bertso.

Gonbidatua: Iñaki Artola
Sutondotik: Amaia Agirre
Entzundako betsoaldiak:

  • Udaberriko Bilboko Saioa
  • Azkoitiko Matadeixeko II. Bertso Kopa
  • GTXn Mikel Artolak Eskoriatzako final-laurdenetan Iñakiren larruan kantatuak
  • Altzoko Elordi Elkarteko saioa, Xabier Amurizaren azkena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!