Sanjoanak pasa eta

Doinua: Arratsalde on entzule

EGILEA: ADUR GOROSTIDI

San Joanak pasa eta

San Pedroak ziren bertan

Nahiz ta eguzkia preso

egon zaigun asteetan

San Pedroren giltzek libre

utzi azken egunetan

eta berrogei gradura

heldu termometroetan

alerta narajarekin

dabiltz prebentzioetan

arriskutsua baitugu

horren muturrekoetan

itzaletikan ibili

diogu holakoetan

baina aukera onena

egotea itzaletan

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!