Udal legea, udalik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Maioz 2014ko abu. 27a, 17:30
Eusko Jaurlaritza, lantzen ari den Udal legearen zirriborroan erabat baztertuta sentitu gara udal asko. Eudel izan da udalen ordezkari eta EAE udal asko ez gara bertako zuzendaritzak ordezkatuta sentitzen.

EAEko gobernua Udal lege zirriborro bat lantzen hasi da. 30 urte berandu datorren legea bat dela badakigu, baina Udalen segurtasun juridikoa eta estatusa mantentzeko beharra dagoenez aurrera. Erkorekak zuzentzen duen lantaldeak, udalen ordezkari Eudel soilik hartu dute hasieratik. Lehen bileran neroni izan nintzen hau bera salatzeko. Eudeletik kanpo udal asko gaude (batez ere Gipuzkoan) eta ez gara Eudelen zuzendaritzak ordezkatuak sentitzen. Honetaz gain, udaletatik aparteko beste egitura gehiago daude beraien iritzia ere kontuan hartu ere egin ez direnak (konzejuak, kuadrilak, etab.)

Lehen bileran gure kezka azaldu bai baina geroztik ez dute inongo saiakerarik egin Eudeletik kanpoko udal guzti horiek prozesu horretan txertatzeko. Urkullu jaunak zuzentzen duen gobernuak, berebiziko presa du EAEko Udal legea onartzeko. Arrazionalizazio legearen erantzun soil modura planteatzen da eta ez benetan Udalak 30 urte zain egon garen berebiziko garrantzia duen lege bezala.

Gauzak horrela Udal asko eta askok Erkoreka jaunak zuzentzen duen lege egitasmo honen lantaldeari, eskaera zuzena egin genion alegazio epea luzatzeko, abuztua ez baita administrazioan lanerako hilabete onena. Udal askotako langileak dioten moduan, abuztuan alegatzeko etortzen diren gauzak ezkutuan eta presaka atera nahi diren gaiak izan ohi dira. Hara hemen adibide garbi bat.

EAEko bigarren indarra den, EhBilduko udal guztiak eztabaida honetatik baztertuak izan gara eta hala jakinarazi nahi diogu jendarteari. Eusko Jaurlaritzak bere legea atera nahi du eta bere erara eta ez du inongo intentziorik udalentzat bizkarrezurra izan daitekeen lege hau elkarlanean lantzeko inongo asmorik.

Hala ere, gure herritarroi mezu garbi bat helarazi nahi diegu. Lege bat edo bestearekin, Udalak beti egongo gara herritarrengandik gertu eta beraien arazoak konpontzeko prest. Denok batera, elkarlanean,  eraikiko baitugu gure herria eta baita aberria ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!