Igandeko galdeketetan parte hartzera deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko mar. 13a, 16:22
Argazkia: Berria

Bi mila bat boluntario ariko dira lanean 35 herritan egingo dituzten kontsultetan. Galdeketen "zilegitasuna eta bermeak" nabarmendu ditu Gure Esku Dago-k.

Datorren igandean Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko kontsultak egingo dituzte Tolosaldean, Oiartzualdean, Hernanin, Astigarragan (Gipuzkoa) eta Larrabetzun (Bizkaia). Antolatzaileek eta Gure Esku Dago-ko ordezkariek agerraldia egin dute Errenterian, eta herritarrei dei egin diete 35 udalerrietako galdeketetan parte har dezaten. "Erabakia gure esku dagoela aldarrikatzetik gure esku dagoela erakustera jauzi egingo dugu igandean. Erabakitzera goaz!".

Orain arte 38 galdeketa egin dira, eta datorren igandekoekin, 73 izango dira, beraz. Kontsultak "demokraziaren festa" izateaz gain, haien antolaketan dagoen "seriotasuna" ere azpimarratu du Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ko eledunak. Kasurako, 35 udalerrietan bi bila lagun ariko dira lanean, batzorde desberdinetan. "Galdeketak zilegitasun, legaltasun eta berme guztiekin gauzatuko dira". Gure Esku Dago-ren protokoloa dute oinarri. "Pauso guztiak zorroztasunez bete ditugu".

"Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?". Horixe izango da Tolosaldeko 28 udalerrietan egingo duten galdera, eta estatu burujabeaz galdetuko dute Larrabetzun ere. Oiartzualdean, berriz, galdera desberdinak egingo dituzte Errenterian, Oiartzunen, Lezon eta Pasaian. Hernanin eta Astigarragan, ordea, "euskal errepublika burujabe eta independenteaz" galdetuko dute. 150.000 herritar bizi dira udalerriotan.

Jarraitu albistea irakurtzen Berria egunkarian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!