5.657 testigantza "latz"

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko ots. 13a, 12:53

Gaur dira 36 urte Joxe Arregi torturatuta hil zutela, eta, harrezkero, Torturaren Aurkako Eguna da otsailaren 13a. Euskal Memoriaren arabera, 1960az geroztik 5.657 kasu daude dokumentatuta.

Atxilotu, otsailaren 4an atxilotu zuten. 1981. urtea zen. Madrildik iritsi zen albistea: ustezko bi etakide atxilotu zituztela. Lehen bi egunetan, ordea, ez zuten atxilotutakoen izenik eman. Gero esan zuten Isidro Etxabe eta Joxe Arregi zirela atxilotutakoak. Beste hamazazpi lagun atxilotu zituzten gero, eta horiei esker atera zen ziegatik Arregiren testigantza sinple bezain beldurgarria: "Oso latza izan da". Izan ere, Arregi ez zen Espainiako Poliziaren ziega haietatik bizirik atera. Atxilotu eta bederatzi egunera hil zen, torturen ondorioz. Harrezkero, otsailaren 13a da Euskal Herrian Torturaren Aurkako Eguna.

Euskal Memoriak, txosten batean, dokumentatuak ditu 5.657 tortura kasu. 1947ko eta 1950eko hamarkadako gertaera bakanen batzuk landuak dituen arren, txostena, batik bat, 1960tik aurrerakoa da. Hain justu, 2014ko ekainera artekoa, ordukoa baita azkeneko tortura salaketa: Tomas Madinarena. Orain arte euskal herritarren atxiloketetako 7.582 kasu aztertu ditu, eta, idatzian dioenez, %74,61etan egiaztatu ahal izan du polizia indarren torturak gertatu zirela. Lanean jarraitzen du, torturak eragiten duen "drama humanoa eta soziala behin betiko argitzeko". Euskal Herriko gatazka politikoaren kontakizuna osatu nahi du modu horretara. 

Jarraitu albistea irakurtzen Berria egunkarian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!