Elkartasunezko erosketak

Erabiltzailearen aurpegia Nagore Etxeberria 2016ko aza. 26a, 10:50

Urtero bezala, asteburuan elikagaien bilketa nagusia egiten ari dira Euskal Herriko elikagai bankuak dendetan eta supermerkatuetan. Gipuzkoan, 700 tona janari bildu nahi dituzte.

Tolosako Eroskiren sarreran (Gipuzkoa) kartoizko hamar bat kutxa erraldoi daude. Kutxa bakoitzak hitz bat du idatzia: arroza, pasta, lekalea, esnea, kontserbak... Kutxen inguruan, bost lagun, Gipuzkoako Elikagai Bankuko petoa soinean. Urtero moduan, bilketa nagusia egingo dute Elikagai Bankuek Euskal Herri osoan, azaroko azken asteburuan. Eta kartoizko kutxaz eta boluntarioz bete dira Euskal Herriko dendak eta supermerkatuak. Tolosako Nafarroa etorbidean dagoen Eroski da denda horietako bat. Orotara, Gipuzkoan, 75 dendatan 1.500 boluntario egongo dira beharra duten lagunentzako jana biltzen. 

Pedro Usandizaga da horietako bat. Lehen aldia du, eta «asmatu ezinik» dabil: ez daki zer non jarri. Alboan du Jexux Mari Beldarrain laguna, laguntzen. Boluntario gisa dabilen hirugarren urtea izanagatik, martxa hartzen ari da: «Ez dut lehen aldia, baina urte batetik bestera gauzak ahaztu egiten dira. Burua ez dugu-eta lehen bezala», aitortu du.

Jarraitu albistea irakurtzen Berria egunkarian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!