Lur azpiko lanak, argitara

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Sarasola 2016ko aza. 17a, 12:04
Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoan aurten eginiko indusketa arkeologikoen balorazio ona egin du Foru Aldundiak, lau adibide jarrita. Heldu den urterako aurrekontua %66 emendatuko duela agindu du.

Gipuzkoako kobazulo batean topatutako gizakiaren presentziaren aztarna zaharrenak, Brontze Aroko meatzaritzaren nolakotasunak, Erdi Aroko hilobiratzeak... Antzinako bizimoduaren informazio baliagarri ugari atera dute argitara Gipuzkoan aurten egin dituzten indusketa arkeologikoek. Aurkikuntzen «gizarte eragina» eta haien «balio zientifikoa» nabarmenduta, urteko jardunaren balorazio ona egin zuen atzo Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak. 42 proiektu aurkeztu dira aurten diru laguntzen deialdira, eta 101.500 euro bideratu dituzte horietara —Praileaitzeko aztarnategira beste 30.000 euro bideratu dituzte—. Egitasmoetatik hamahiru, urteetan egindako indusketak dira; beste hemezortzi, miaketak, zundaketak eta arte ikerketak; eta gainerakoak, materialen inguruko azterketak.

Datorren urteari begira, lan horietarako aurrekontua %66 handituko dutela hitzeman zuen diputatuak, eta, hortaz, 198.000 euroraino iritsiko direla laguntzak. Aurtengo uztaren adibide modura, lau proiekturen emaitza nagusiak azaldu zituzten atzoko agerraldian haietako bakoitza zuzentzen duten Alvaro Arrizabalaga, Xabier Peñalver, Mertxe Urteaga eta Iosu Etxezarraga arkeologoek, eta Iñaki Amundarain Amezketako alkateak. Lau proiektu horien artean daude Basagainekoa (Anoeta), Sanpedroburukoa (Bidania-Goiatz) eta Arritzagakoa (Amezketa).

Jarraitu albistea irakurtzen Berria egunkarian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!