Aitzol hil dute

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2016ko urr. 18a, 10:07

1936ko urriak 17 egun ditu. Jose Ariztimuño Olaso Hernaniko hilerrian erori da, fusilatze piketeak tiroz jota. Bi egun lehenago 'Galerna' ontzian atxilotu zutenetik jasotako tratu txarren markak agerian ditu ikusi nahi dituenarentzat. Ondarretako kartzelan "libre" utzi dutela diote agiri ofizialek, baina libertatea heriotzaren eufemismoa da kasu honetan, hiltzera atera baitute.

'Aitzol'. Horixe da Ariztimuñoren ezizena, halaxe deitzen diote azken urteetan ezagutu dutenek. Apaiztu ondoren Espainian eta Katalunian zehar ibili ostean, 1930etik dago Euskal Herrian, eta Euskaltzaleak elkartearen zuzendaritzan eta Eusko Pizkundea mugimenduan egindako lanengatik da ezaguna batez ere. Baita Langile Abertzaleen Batzaren aldeko ekinagatik ere.

Gerra piztu zenetik, EAJren eta karlisten arteko akordioa lortzen saiatu da, eta jardun horretan egindako bidaian harrapatu zuten herenegun frankistek, itsasoan.

Jarraitu Berrian irakurtzen. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!