Auzitegi Nazionaleko fiskalak Naparra bilatzeko eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2016ko urr. 7a, 16:31

Ismael Moreno instrukzio epaileari igorritako idatzi batean, Javier Zaragoza fiskalburuak adierazi du Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra-ren senideek datu berriak aurkeztu dituztela eta horiekin haren arrastoak dauden "leku zehatza" identifika litekeela.

1980ko ekainaren 11n desagertu zen Naparra Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea (Iruñea, 1958); Ziburun (Lapurdi) hitzordu bat zuen. BVE Batallon Vasco Españolek bere gain hartu zituen haren bahiketa eta hilketa, baina kasua, bi aldiz auzitegietan izan arren, ez da argitu. Orain, informazio "erabakigarria" erdietsi dute sendiak eta Iñigo Iruin abokatuak: "estatu terrorismoarekin" lotutako pertsona batek jakinarazi du non egon daitekeen lurperatuta hilotza. Mont de Marsan (Frantzia) iparraldera dagoen udalerri batean kokatu du tokia, haritzen paraje batean —Ziburutik autoz ordubete ingurura—.

Joan den astean eman zuten horren berri Paco Etxeberria auzi medikuak, Naparraren anaia Eneko Etxeberriak eta Iñigo Iruin abokatuak. Orain, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalburu Javier Zaragozak egin du hura bilatzeko eskaria. 

Jarraitu albistea irakurtzen Berria egunkarian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!