Bizkaialdera irteera datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2017ko api. 18a, 09:53

Datorren igandean, Bizkai aldera irteera antolatu dugu. Oraingoan, Oiz (1.026 metro) mendira joateko asmoa dugu, eta irteera honen iraupena sei ordu ingurukoa izango da.

Izen emateko, osteguna baino lehen deitu beharko da iluntzetan, 20:00etatik 22:00etara 649 71 71 82 telefonora deituta edo Aizkardiko aretora gerturatuta, bestela.

Irteera goizeko 07:00etan izango da Olaederra kiroldegitik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!