Nafarroara irteera Aizkardiren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendi Elkartea 2017ko ots. 6a, 13:19

Otsailaren 12an, igandearekin, irteera antolatu dugu Nafarroara. Zilbetitik (712 metro) abiatuko gara eta Oilarmendi (1.213 metro) igo ondoren, jarraituko dugu Adi (1.452 metro) mendira.

20 kilometroko luzera izango du irteera honek eta zazpi bat ordu beharko dituzte bidea egiteko. Izen emateak aurrez egin beharko dira, osteguna baino lehen 649 71 71 82 telefonora deituta edo Aizkardiren aretora gerturatuta, iluntzetan, 20:00tik 22:00ra.

Goizeko 07:00etan aterako gara Oladerratik, datorren igandean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!