Atarizaleoi:

Erabiltzailearen aurpegia Aizalde Raid Team 2016ko mar. 4a, 18:50

Gaur argitaratu den elkarrizketaren ondoren jakinmin gehiago duenarentzat jarraian orrialde batzuk utzi dizkizuegu, kuriositatea bapo asetzeko.

Batetik gure Facebook orrialdea. Bertan proiektuaren nondik norakoak argitaratzen ditugu eta gurekin harremanetan jartzeko ere erabili dezakezue:

http://www.facebook.com/aizalderaid

Bestetik Crowdfunding-a gauzatzen ari garen Karena.eu plataformako orrialdean zuen ekarpena egin diezagukezue 1€-tik hasita:

http://karena.eu/proiektua/aizalde-raid-team


Eta azkenik, pasa berri diren Oscar sarietan aipamenik jaso ez duen arren, Iñaki Artola egundoko papera interpretatzen ikusi dezakezue youtuben:

Zer? Oraindik ez al zaituztegu konbentzitu zuen laguntzatxoa guri emateko?

Animatu, gehien behar dutenek eskertuko dizuete eta!

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!