Tolosaldeko landa garapen programaren (2015-2020) aurkezpen publikoa

Erabiltzailearen aurpegia Tolomendi 2016ko eka. 18a, 10:00

Tolomendi, Tolosaldeko Landa Garapenerako Elkarteak, Tolosaldeko Landa Eremuen Garapenerako Programaren aurkezpen publikoa egingo du datorren ekainaren 21ean, asteartea, 19:00etan Tolosako udaletxean.

· Posible al da Tolosaldeko landa eremua eta herri txikien garapena lehenengo sektorerik gabe?

· Eta posible al litzateke baserri aktibitateak irautea herriak husten badira?

· Galdera hauei eta beste batzuei erantzuna nola eman?

Horretarako landu da Tolosaldeko Landa Garapenerako Programa.

«BASERRI IRAUNKORRAK, HERRI IRAUNKORRETAN» Hauxe da Tolosaldeko Landa Garapen Programaren 2020 bitarteko ikuspegia eta berau lortzeko estrategia eta helburu nagusien berri emango da ekainaren 21eko aurkezpen irekian.

Tolosaldeko Landa Garapen Programa berria ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, landa eremuen garapena eta etorkizuna guztion esku dagoelako.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!