Martxoak 8 emakumeen eguna. Eta martxoak 11 eta 12 Tolosa CFeko emkumeen asteburua, Tolosa CFeko emakumeen 5 taldeek bere partidua irabazi bai zuten.
Emakumeen eguneko ospakizunak luzatu eta Euskal Ligakoek emaitza txarren boladari amaiera ezin hobea eman zioten larunbatean Barakaldon jokatutako partidan. Makina sufritu eta gero hiru puntuak etxera, 4 eta 5eko emaitzarekin. Ez ziren atzean geratu jubenilak. Gipuzkoako Senior Kopa jokatzen ari dira eta lidergoan zegoen Intxaurdi taldeari 1 eta 3 irabazi zioten Donostian. Ez zen hemen bukatu Tolosa CF eta Intxaurdi taldekoen arteko lehia. Ohorezko Kadeteen mailan Usabalen neurtu zituzten indarrak eta Tolosarrak berriz ere garaile, kasu honetan 3 eta 0 emaitzarekin. Asteburua borobiltzeko Infantil mailakoek beraien bi partidak irabazi zituzten ere. A taldekoak erraz menderatu zituzten Goierri Bkoak 7 eta 1eko emaitzarekin. Eta asteburuan hirugarrenez Tolosa CF B eta Intxauri taldeen arteko partida izan zen. Eta berriro ere Tolosakoak irabazle, 2 eta 1 kasu honetan.
Esan bezala, asteburu oparoa Tolosa CFeko taldeentzat. Ezin hobea, 5 partiduetatik 5tak irabaziz eta 20 gol alde eta 7 kontra.
AUPA URDIÑAK eta AUPA NESKAK!