Alicantera joango gara Aste Santuan

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2017ko mar. 23a, 14:23

Ostegunean, hilaren 13an, Usabalgo kiroldegitik Benidormera joango gara 08:00etan. Zazpi edo zortzi ordu igaroko dugu bidaian, 703 kilometro inguru. Villamar izeneko kanpingean hartuko dugu tokia egun guztietarako, Levante hondartzatik hiru kilometro eskasera. 

Ostiralean, hilaren 14an, Cova de la autopista izeneko kobazulora sartuko gara. Ibilbide luzea egingo dugu zehar zuloz jositako kobazulo honetan. Larunbatean, hilaren 15ean, Pego alderantz abiatuko gara eta Barranc D´Infern arroila jaitsiko dugu.

Igandean, hilaren 16an, “Sierra de Bernia” mendian zehar ibiliko gara tontorrera iritsi aurretik. Astelehenean, hilaren 17an, itzulerako bidaia egingo dugu. 
 
Bidaiaren prezioa (lau gau eta bidaia) 225 eurokoa izango da, eta gosaria, janaria eta afaria norberak eraman behar du.  
 
Eraman beharreko materiala honakoa da: frontala, arroilak egiteko materiala (neoprenoa, kaskoa, arnesa, deszensorea...) 
 
Izena emateko 688 69 86 42 telefonora edo info@oargi.org helbide elektronikora idatzi behar da, eta horretarako azken eguna apirilaren 6a da, 20:30ak. 20 euro aurreratu behar dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!