Internacional Intxaurrondo “D4” kategoriako hondarrean dago, baina horrek ez du esan nahi partida erreza izango denik. Gipuzkoako hiriburutik hiru puntuak eskuratuta etortzeko lan eta esfortzu handia egin beharko dela garbi dago hainbat gauzengatik: Mario Ballesterosen taldeak azkenera arte lehiatzen du eta jasan dituen porrotak xehetasun txiki batzuengatik izan dira. Beraiek, beren aldetik, Ibarran lehenbiziko itzulian jasandako gol kopuruen ordaina ere, hartu nahiko dute eta derbiak donostiarren animoak aktibatzeko balio dezake.
Moratuek, aldiz, Arros, Txipi eta Labakaren errefortzuaz baliatuz, kategorian mantentzea ziurtatu nahi dute. Etorri berri hauek Ibarrako jokalari gazteei esperientzia emango die. Denboraldi guztian zehar izandako lesioek zama handia izan dira taldearentzat eta Mikel Diestroren mutilak, partida asko jokatu dituzte jokalarien kopuru oso txikiarekin. Hau dena, lantaldearen gaztetasunari gehitzen badiogu, meritu handiagoa dutela esan genezake. Partida honetarako Garmen, Labaka, Joseba eta Xabi baja izango dira lesioagatik.
Taldea txapelketaren azken fase hau garaipen batekin hasteko gogotsu dago.
Moratuen jarraitzaileak partida honetara etor daitezen deialdia egiten dugu. Laguntza guztia ongietorria izango da eta taldeak eskertuko du. Ibarrako afizioak Intxaurrondoko kiroldegian hitzordua izango du igandean. GOAZEN LAUBURU K.E.!!!
AZPIKO TALDEEN PARTIDAK:
JUBENILEN OHOREZKO LIGA:
Gora Bilbo Redblue – Lauburu K.E. Mahala; Larunbata 20:30ean, Abusu-La Peña kiroldegian. Bilbo
1go TERRITORIALA:
Lauburu K.E. Aldaz Klinika – Inter “Eder Kafetegia”; Ostirala 20:00etan, Belabieta kiroldegian. Ibarra
EMAKUMEZKOEN TERRITORIALA
TEEP Samaniego-Orixe – Lauburu K.E.; Ostirala 21:15ean, Uzturpe Frontoian. Tolosa
KADETEAK
Hirukide Eskolapioak – Lauburu K.E.; Larunbata 11:00etan, Eskolapios kiroldegian. Tolosa
INFANTILAK
Uzturpe Lauburu K.E. 2003 – Uzturpe Lauburu K.E. 2004; Larunbata 11:30ean, Belabieta kiroldegian. Ibarra