Lauburu Aldaz Klinika, irabazten jarraitzera

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mar. 18a, 09:16
LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA, Jubenilen Ohorezko Mailak atseden du aste honetan, txapelketan izango den etenaldiagatik.

Aurreko jardunaldian garaipen garbia lortu ostean, LAUBURU ALDAZ KLINIKA, gizonezkoen taldea, Lasartera joango da gaur, larunbata, 16:00etatik aurrera, Cecilia fruta denda Kebab Lasarte taldearen aurka jokatzeko asmoz. Bost jardunaldi falta direnean, sailkapeneko lehenbiziko zortzien arteko aldea oso txikia da. Liderra eta zortzigarren sailkatuaren artean sei puntu bakarrik daude eta bigarren eta zortzigarrenaren artean hiru besterik ez. Aste honetako aurkaria goiburuko postu hauetatik at dago, baina ez da lasaitzea komeni eta kontzentrazio handia beharko da partida guztian zehar.

LAUBURU ALDAZ KLINIKA emakumezkoen taldeak 2-1 galdu zuen joan den astean Eskoriatza K.E. taldearen aurka jokatutako partida lehiakor batean; golaren aurrean trebetasun eza, oztopo izan zen ibartar jokalarientzat. Jardunaldi honetako partida, atzo, ostirala, jokatu zen. Lauburu Aldaz Klinika Trintxerpe C.D. taldearen aurrean neurtu zen Belabietan; ibartarren atzetik hirugarren sailkatua, hain zuzen.

LAUBURU K.E. IBARRA, kadeteak berriz, Arantzazuko Ama Ikastolaren aurka erraz irabazi zuten aurreko jardunaldian. Mikelen jokalariak asteko lan dinamika onarekin jarraitzen dute; asteburuko emaitzekin berresten den lana. Bihar, igandea, Donostiako Summa Aldapeta taldea jasoko dute Belabieta kiroldegian, goizeko 11:00etan. Txapelketako hurrengo fasera begira, hazten eta hobetzen joateko balioko dien aurkari gogorra izango da.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!