Lauburu Mahalak errukirik gabe goleatu zuen Errioxako C.D. Valle del Ebro

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mar. 14a, 11:36
Gol zaparrada Belabietan, non ligaren azken itzuliari hasiera eman zioten ibartarrak.

Pasa den asteburuan Jubenilen Ohorezko Mailaren 3. multzoko ligako txapelketaren azken itzulia hasi zen; multzoa baldintzatua dago, izan ere, zazpi talde bakarrik egonik, bi itzuli oso jokatu behako baitira, kategoriako beste multzo guztiekin txapelketako egutegia era orekatuan itxi ahal izateko. Beraz, taldeak elkarren artean lau aldiz jokatu beharko dute eta aurreko asteburuan laugarren erronda honen hasiera izan zen.

Hau gogoratzea garrantzitsua da, ez baita ohiko egoera eta zazpi klub hauek egin duten esfortzuak gure inguru geografikoari egokitzen zaion multzoa desagertzea ekidin baitu; Kantabria, Nafarroa, Errioxa eta Euskal komiteak osatzen dute multzo hau.

Multzo bakoitia izaki, gureak, aipatu laugarren itzuliaren hasierako jardunaldian atsedenaldia egin behar izan zuten; Castro Urdialesen galdu ostean eta ondorioz, ligako titulua lortzeko lehia honetan gure ahaleginaren bidez irabazteko aukera galdu ondoren, a ze nolako ezustea Laskorain talde bizilagunak ere, aurkari beraren aurrean galdu zuenean. Honek, txapelketan borrokan jarraitzeko hasierako egoerara itzularazi gintuen.

Tolosarren atsedenaldia aprobetxatuz, jardunaldi honetan hiru puntuak eskuratu behar ziren, bien arteko aldea partida batera mugatuaz eta liga oso irekia utziz. Gainera, Castro, tolosarrak eta ibartarrak menperatu eta zazpi garaipen jarraian pilatu ostean, tituluaren lehian sartu zen, baina jardunaldi honetan ezin izan ditu Torrelavegan, Kantabriako derbian, hiru puntuak eskuratu eta ia aukera guztiak galdu ditu.

Ibartarrak, bi porroten ostean, ez zuten garaipena eskuratzeko aukera galtzen utzi; azken jardunaldietan izandako baja kopuru handiagatik denbora luzez aurkeztu gabeko konbokatoria egin zen jardunaldi honetan. Talde aurkaria ere, jokalari gutxirekin etorri zen, bertan jokalari esanguratsu batzuk falta zirelarik; bi xehetasun hauek erabakigarriak izan ziren partidaren azken emaitzan: azken bost minutuetan ahulezia eta ia adorerik gabe koilara entregatu behar izan zuen akitutako errioxar taldeari, gol zaparrada.

Atsedenaldia iristean ikusi zen jada, partidaren norabidea: markagailuan 4-0, jokoan bertan izandako sentsazioak, gol aukera garbiak, gainezka egiteko erraztasunak eta gure jokalarien kontzentrazio maila ezin hobea. Guzti honek, baikorrak izatea gonbidatzen zuen.

Aldageletatik bueltan, partida ez zen asko aldatu; aurkaria partidara sartzen saiatzen zen presio arin bat eginez eta aukera bakan batzuk sortzea lortzen zuen. Eñaut ibartarrak, beste arratsalde on bat eginez, arazorik gabe ekidin zituen aukerak izan ziren. Hogeita zazpigarren minutuan Colasek 5-0ekoa egin zuen kornerretik eta 34. minutuan estrategiazko 6-0 iritsi zen. Gol honek, errioxarrak adorerik gabe utzi zituen, azken emaitza potolora eramanaz; piparreroak berriz, azken bi porroten ondoren, beren buruarekin elkartzeko aukera ez zuten galdu.

Berriro etenaldia izango dugu lehiaketan, Jubenilen selekzio autonomikoen Espainiako kopa dela eta (aste betez atzeratua izan da, egutegian berriro, egoera barregarria eraginez). Hamabost egun barru, Bilbora joango gara Gora Bilbao taldearen aurka neurketa zail bat jokatzera. Azken itzuli honetan taldean dituen bi irteeretatik lehenengoa izango delarik.

 

PARTIDAREN XEHETASUNAK

LAUBURU MAHALAEñaut, Asier, (1), Aitor, Álvaro, Liher. Zuri (3), Alex (1), Malkorra (2) Josu (1), Gurru, Colas (3) eta Odeik ere, jolastu zuten.

C.D. VALLE DEL EBRO: Cigan, Ander, Jose Luis, Juan Gabriel, Miguel Angel (1). David, Ángel eta Jonathanek ere, jolastu zuten.

 

GOLAK

1-0 MIN 8 Colas 

2-0 MIN 12 Asier

3-0 MIN 14 Colas  

4-0 MIN 14 Alex

5-0 MIN 27 Colasi

6-0 MIN 34 Zuri

7-0 MIN 35 Zuri

7-1 MIN 37 Miguel Angel

8-1 MIN 38 Zuri

9-1 MIN 39 Malkorra

10-1 MIN 40 Malkorra

11-1 MIN 40 Josu

EPAILEAK

ABEL ASENJO (Gipuzkoako Komitea) 

JUAN CARLOS ASENJO (Gipuzkoako Komitea) 

 

KRONOMETRATZAILEA

JOSE MARIA MONTERO (Gipuzkoako Komitea)

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!