Lauburu K.E. Ibarrak Zaragozako A.V.V. Las Fuentes jasoko du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mar. 11a, 10:33
Lauburu K.E. Ibarrak, Aragoiko Las Fuentes Bizilagunen Elkarteko parte den Lepanto kirol elkarteko Nuestra Señora del Portal taldea jasoko du Belabietan, larunbatean 18:30ean. Pasa den denboraldian hirugarren mailako aragoiar multzoan txapeldun geratu ostean bigarren B mailara igo berria den taldea, hain zuzen.

Neurtuko diren bi klubak kanteratik elikatzen dira batik bat, eta azpiko kategorietan lan handia egiten dute. Horregatik dira, biak, txapelketako talderik gazteenak.

Sailkapen orokorrean puntu bakarreko aldea dute Zaragozakoek eta ibartarrek. Antzeko datu hauekin, oso parekatua izango den neurketa baino ez da espero; joaneko partidan gertatu zen antzera: azkenean hiru puntuek ihes egin zutelarik, gainera.

Aurkariarentzat inoiz erosoa ez den zonako defentsa egiten dute, adi eta kontzentratuta egotea behartzen dutelarik. Misterrak aragoiarrak bere aldera eramaten saiatuko da bihar, bere jokoari etekin handiagoa atera ahal izateko.

Nordin eta Zuhaitz osatzeko zain, biak gastroenteritis baitute, Joseba baja izango da eskumuturrean eta behatzean dituen arazoak medio; Agusek, hiru asteren ondoren, entrenamenduak osatu ditu eta erabilgarri egongo dela dirudi. Ioritz, behatzeko kolpe handiagatik eta Zumeta, orkatila ukitua duelako, biak, zalantza izango dira. Garmen, muskulu bikien zain-hausteaz osatzen jarraitzen du; abenduaz geroztik kantxatik kanpo dago. Azkenik, Xabi, orpotik osatuta dago. Ukituta baina ez hondoratuta; holaxe laburtuko genuke lesioen kapitulua.

Belabietatik kanpo, sufrituz lortutako lehenbiziko hiru puntuen ostean, neurketa konplexu honetan gure mutilen konpromisoaz baliatu beharko dugu, berriro garaipena lortzeko; garaipen garrantzitsua, datorren asteko atsedenaldiaren ondoren Interren aurkako derbiari aurre egiteko.

Arratsalde betea Belabietan, larunbat honetan, maila handiko bi partida jokatuko baitira bertan: 16:15ean jubenilak eta 18:30ean lehenengo taldea. 1go zatiaren amaieran partida ikustera joango direnen artean Ibarrako Danon Txokoak eskainitako afaria zozketatuko da.

AZPIKO TALDEEN KARTELERA:

Ohorezko Jubenila

Lauburu K.E. Mahala

C.D. Valle del Ebro

Larunbata

16:15

Belabieta. Ibarra

1go Territoriala

Lauburu Aldaz Klinika

Bilkoin

Ostirala

20:30

Belabieta. Ibarra

Emakumezkoen Territoriala

Eskoriatza K.E.

Lauburu K.E.

Larunbata

19:45

M. Muñoz. Eskoriatza

Kadeteak

Arantzazuko Ama

Lauburu K.E.

Larunbata

12:00

Donostia

Infantilak

Eskoriatza

Uzturpe Lauburu 2004

Larunbata

10:00

Eskoriatza

Infantilak

Uzturpe Lauburu 2003

Zarautz K.E.

Larunbata

12:00

Belabieta. Ibarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!