Lauburu Aldaz Klinika irabaztera doa Eskoriatzara

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mar. 11a, 10:17
LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA, Jubenilen Ohorezko Mailak, txapelketaren azken fasea hasiko du, gaur, larunbata, 16:15ean Belabieta kiroldegian Errioxako Valle del Ebro taldea jasoaz.

Aurreko jardunaldian garaipen garbia lortu ostean, LAUBURU ALDAZ KLINIKA emakumezkoen taldea, gaur, larunbata, Eskoriatzara joango da, 19:45etik aurrera bertako taldearen aurrean neurtzera. Bi talde hauek elkarren aurka jokatutako azken bi partidak oso lehiatuak izan ziren eta banako berdinketan amaitu zituzten biak. Beraz, gaurkoa ere, oso parekatua izatea espero da. Olatzen jokalariak sailkapenean bigarren postua betetzen dute eta gaurkoa, postuan finkatzeko aukera bikaina izango da.

LAUBURU ALDAZ KLINIKA, gizonezkoak ere, aurreko jardunaldian garaipena lortu zuten, eta atzo Legorretako Bilkoin taldearen aurka jokatu zuten Belabietan. Txubelen jokalariak goiburuko multzoan lehiatzen jarraitzen dute, lehenbiziko lautan sailkatzeko helburuarekin.

LAUBURU K.E. IBARRA, kadeteak, berriz, Anoeta Herri Ikastola liderraren etxean berdinketa lortu zuten, gehiagorako gogoarekin geratu baziren ere; 2-0 galtzen joan ostean, 2-3 egitea lortu zuten, azkenean 3na amaitzeko. Gaur, larunbata, 12:00etan jardunaldi honetako partida jokatu dute Donostian Arantzazuko Ama Ikastolaren aurka.

Jubenilen Ohorezko Mailari dagokionez, goiburuan aipatu moduan, taldeak, txapelketako azken sei partida jokatu beharko ditu, gaur, Valle del Ebro taldearen aurka jokatuko duenarekin hasiz. Aurreko jardunaldian atsedena egin ostean, taldea lehiaketara itzuli eta partida bakoitza borrokatzeko irrikaz dago.

Laskorainek Castron galdu ostean, atsedenaldiak, titulua lortzeko lehia bere gain hartzeko aukera mahai gainean jarri die ibartarrei. Kantabriarren bolada izugarri honen
ondoren, sailkapeneko lehendabiziko hiru postuetako bat lortzeko borroka zirraragarria irekitzen da, hiru taldeak bertan, buru-belarri egongo direlarik. Tolosarrak zein ibartarrak beraien esku dute garaipena; Kastrokoek aldiz, hauen akatsen bat espero dute, Espainiako txapelketan oinarrizko kategoria maximoan postua lortzeko dituzten aukerak igo ahal izateko.

Beraz, Lauburu K.E. Ibarrak hiru hilabete zirraragarri izango ditu aurretik, kategoria desberdinetan zabaldutako frente asko eta guztiak anbizio handiko helburuak lortzeko borrokan; bitartean, adierazle gorenak, Bigarren B Nazionaleko taldeak, kategoriari eutsi beharko dio nola edo hala, ez badu liga amaiera gogor bat jasan nahi.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!