Lauburu Mahalaren laugarren garaipena jarraian

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko ots. 8a, 08:17

Zierbenak gauzak asko zaildu zizkien ibartarrei. Larunbatean Zierbenako Udal kiroldegian jokatu zen partida, Jubenilen Ohorezko Mailakoa ez baina aurreko mailakoa zirudien.

Bi eskuadrek egindako deialdietan pistara aurkeztu zituzten jokalari asko kadete mailako edota lehenbiziko urteko jubenil mailakoak ziren; adinen arteko aldea, kategoria batetik bestera nabarmenak dira, bai alde fisikoan eta baita tekniko-taktikoan ere. Ez luke hala izan behar, bigarrengoari dagokionez behintzat, baina orokorrean, jokalariak berandu iristen dira  gure kirol honetara eta honek Jubenilen Ohorezko Mailara iristeko formazio prozesu logiko osoa pasa gabe jokatzen bukatzea eragiten du eta ohikoa izaten da, kategoria honetan estatu mailako beste taldetan etapa honen azken bi urtetako jokalariak ikustea, formakuntzari dagokionez, ibilbide handiagoa izan duten jokalariak, hain zuzen.

Hauxe esanda, partida ez zen eskenatokiak marraztu zuen bezain txiroa izan, bi taldeak norberaren defentsak nahikoa ongi lantzen zituzten. Zierbena pista erdian aldaketen defentsa batekin eta ibartarrak zona altuan bakarkako markajeak eginez; presio honen eraginez iritsi zen 0-1ekoa, Josuk, galipoen akats batez baliatuz, bertako atezaina azpitik gainditu zuenean.

Banako berdinketa, 1-2koa, 2-2, 2-3 eta 2-4koa baloi geratuarekin egin ziren, bi taldeen defentsa-akatsek jokoaren fase honetan markagailuaren azken emaitza erabaki zuten.

Etxekoen korner batek, Zurik bisitarien banda batean egindako jaurtiketak markatutakoak, etxeko falta batean berriro lortutako berdinketak eta Zurik eskuadratik sartu zuen penalti bikoitza batek, bost minutu faltan, markagailua 2-3an jarri zuten. Eta minutu bat beranduago Colasek, 2-4koa, azken emaitza izango zena egin zuen. Colas berak ateratako korner bat bertako atezainak alderatu, Josuk hartu, langa jo, berriro alderatzea jaso eta zutoinean jo ondoren, azkenean Colasek ate hutsera bota eta sartu zuen.

Une horretatik partidaren amaiera arte, Zierbena Atezain Jokalariarekin saiatu zen, baina beren baloiaren zirkulazioa ez zen ibartarren defentsa ustekabean harrapatzeko bezain azkarra izan. Pistari zorrotz heldu zion Ibarrak lortutako 3 puntuak mantentzeko, partidan zehar galtzeko arriskuan ikusi ondoren.

PARTIDAREN XEHETASUNAK

ZIERBENA C.D.F: Sergio, Iñigo, Jorge, Xabier, Ander. Daniel, Alvaro, Ismael eta Pablok ere, jolastu zuten. 

LAUBURU MAHALA: Eñaut, Gurru, Josu (1), Huici, Colas (1). Liher, Alex, Malkorra, Zuri (2), Aitor, Álvaro eta Odeik ere, jokatu zuten.

GOLAK

0-1 MIN 11 Josu

1-1 MIN 18 Sergio

1-2 MIN 23 Zuri

2-2 MIN 25 Iñigo

2-3 MIN 35 Zuri

2-4 MIN 36 Colas

 

EPAILEAK

FELIPE SAN MARTÍN (Bizkaiko Komitea)

IÑIGO URRESTARAZU (Bizkaiko Komitea)

KRONOMETRATZAILEA

SILVIA PORRAS (Bizkaiko Komitea)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!