Lauburu K.E. Ibarrak Zierbena F.S. boteretsua jasoko du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko ots. 3a, 13:27

Lauburuk larunbatean jokatuko duen partida ez da nolanahikoa izango. Belabietan izango da, 18:00etan, Zierbena F.S. taldearen aurka. Zierbenak 36 punturekin, sailkapeneko bigarren postua betetzen du eta Colo Colo eta Pinseque taldeekin ligako txapelduna izateko lehian dago.

Lau jardunaldi daramatza irabazi gabe eta ibartarrak bolada txar honetaz baliatu beharko lukete garaipena etxean lotuta uzteko. Pasa den asteburuan Tafatrans Vulcanizados Ruiz Navarro taldearen aurka nola galdu genuen ikusita, lehia gogorra izango da.

Zierbenak txapelketako lantalderik onena dauka, zalantzarik gabe, postu guztietan oso orekatua eta aulkian sakontasun handia. Zenbakiek garbi erakusten dute: 11 garaipen, 3 berdinketa eta 3 porrota besterik ez. Izugarria.

Ibarrak, aldiz, partida honi lesionatu mordoarekin egin beharko dio aurre. Baieztatutako bajak izango dira Garmen eta Zumeta; zalantzazkoak Endika, Xabi, Aitzol, Joseba eta Zuhaitz. Panorama honekin misterrak jubeniletik tira beharko du deialdia osatu nahi badu.

Egoera horrela, harmailetako publikoaren animoak ezinbestekoak izango dira taldea babestu eta garaipena lortzen laguntzeko. Lerro hauen bidez, jende guztia animatzen dugu taldea animatzera Belabietara etortzea.

Goazen Lauburu K.E.!!  

AZPIKO KATEGORIEN NORGEHIAGOKAK:

Jubenilen Ohorezko Maila:

Zierbena C.D.F. - Lauburu K.E. Mahala; larunbata 17:30ean, Udal Kiroldegia. Zierbena.

Senior Emakumezkoak:

Lauburu K.E. – TEET Samaniego Orixe Tolosaldea; Ostirala 20:45ean, Belabieta kiroldegia. Ibarra.

1go Probintziala:

Iurre Taberna Tolargi – Lauburu K.E. Aldaz Klinika; Ostirala 21:30ean, Uzturpe kiroldegia. Tolosa.

Infantilak:

Uzturpe Lauburu 2004 – Orixe; Larunbata 12:00etan Belabieta kiroldegia. Ibarra

Arizmendi Eskoriatza – Uzturpe Lauburu 2003;  Larunbata 12:15ean, Ibarra kiroldegia. Aretxabaleta.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!