Lauburu K.E. Ibarra Mahalak Errioxan hasiko du urtea

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko urt. 13a, 12:16
Gabonetako oporrak amaitu eta lehenbiziko jardunaldian atseden egitea egokitu zitzaion taldeari, baina itzuli da berriz txapelketara eta oraingoan, LAUBURU IBARRA MAHALAk Valle del Ebro C.D. errioxar taldearen aurrean jarri beharko du. Partida larunbatean izango da, 16:30ean Logroñoko Gonzalo de Berceo kiroldegian. Espedizio moratua Belabietatik aterako da 13:30ean.

Taldeari dagokionez, azpimarratzekoa da, Juanan Rodriguez entrenatzaileak asteko entrenamenduari zalantzakor ekin behar izan diola, norgehiagoka honetarako zenbat jokalari izango dituen jakin gabe. Lehenengo taldearen beharrak asebetetzeko alde batetik, sub-16 kategoriako selekziorako deialdia bestetik edota gripe kontuak, lan-ildoa hankaz gora jarri dute. Hala ere, ez da hori aitzakia, lehenbiziko bi egoerak onuragarriak direla deritzo Klubak; horrek esan nahi du markatutako helburuen ildoan doazela.

Bigarren itzuli erakargarria hasten da honela, non partida guztiak oso konplexuak izango diren, aurkariak jokoan aurrerapausoak ematen jarraitzen dutelako, batik bat.

Beste aldetik, LAUBURU ALDAZ KLINIKA, 1go Mailako taldeak Tolosan izango du asteburu honetan partida, Hirukide Eskolapioak taldearen aurka, hain zuzen, eta txapelketan egokitzen diren derbi horietako bat izango da. Txubelen mutilak justu xamar datoz norgehiagoka honetara, gripe kontuak direla eta.

LAUBURU ALDAZ KLINIKA, emakumezkoen taldea, Beasainera mogitu beharko da larunbatean, 14:00etatik aurrera Beasain BHI taldearen aurkako partida jokatzera.

LAUBURU K.E. IBARRA, kadete mutilak, larunbatean 13:00etan Arantzazuko Ama Ikastola taldea jasoko dute Ibarrako Belabieta kiroldegian.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!