Lauburu bikain batek merezi gabeko porrota jaso du (2-1)

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko abe. 19a, 09:37

Oso bizia eta parekatua izan zen larunbat arratsaldean Aurrera de Vitoriak eta ibartarrak Gasteizen jokatu zuten norgehiagoka. Parekidetasuna orokorra izan zen partida osoan, gehienbat bi taldeak egindako defentsa-lan bikainean. Erasoari dagokionez, bietako inork ez bazituen arrisku egoera asko sortu ere, jokoa sortzeko garaian Lauburu pixka bat biziago egon zela esan daiteke, baina atearen aurrean ezin asmatuak eta gure zein besteen zenbait erabakien ondorioz, Gasteiztik hutsean etortzea eragin zuen.

Bi taldeak oso kontzentratuta atera ziren kantxara, jokoan zeuden puntuen garrantziaz jakitun. Etxeko taldeak defentsa bortitza egiten zuen eta Mikel Diestroren mutilei kosta egin zitzaien neurria hartzea. Hala ere, hasieratik ikusi zen Lauburu puntuak eskuratzeko asmoz joan zela partidara, lehia bakoitzean moratuek jartzen zuten intentsitateak erakusten zuenez.

Minutuak aurrera zihoazen heinean, lauburuko blokea erosoago sentitzen hasi zen baloiarekin, eta amaieraraino iristen zen. Ekintza hauetako batean lehenbiziko zatiko aukerarik garbiena iritsi zen eta Javi Saldise eta Andoni Carlosenak hartu zuten parte. Hiru jaurtiketa ere, egin zituzten Arabarren area barruan, baina lehenbizi langa jo zuelako eta ondoren Gonzalok geldiketa egin zuelako, baloia ez zuen gasteiztarren atearen barruan bukatu.

Atsedenaldira hutseko berdinketarekin joango zirela ematen zuen, baina futsaleko kantxa batean ikustea oso zaila den karanbola bat gertatu zen: lehen zatia amaitzeko bost segundo faltan eta arabarren atezainak sake luze bat atera zuen, eskuz, Josebaren arearaino iritsiz. Honek baloia pasatzen utzi zuen, eskuz ateratako baloia sartuz gero, ez delako gola izaten, baina zorte txarra izan zuen eta baloiak langetan errebotea egin eta bere bizkarrean jo ostean, sareetara joan zen.

Gol psikologiko honen ondoren bisitariak ez zuten etsi; bigarren zatian erasoari arriskuak sortzeko haina arintasuna ematen saiatu ziren. Batzuetan gasteiztarren defentsaren atzetik baloi luzeak hartzea lortzen zen, baina aukera garbiak ez ziren ikusten. Bitartean, bertakoek, intentsitatea eta agresibitatea erakusten zuten defentsan.

Horrela, partida amaitzeko lau minutu falta zirela Mikelek bosteko jokoa jarri zuen pistan. Hemen, moratuek ongi asmatu zuten, etxekoei min handia eragiten zien triangulazioak landuz. Halako batean berdinketa iritsi zen, Aitzolek egin zuen eta minutu bat falta zela izan zen. Ibarrako kapitainak Javi Saldisek atzealdeko marratik bidalitako pase bat jaso zuenean egin zuen tantoa. Bosteko jokoa oso ongi zihoanez, Mikelek garaipena lortu arte mantentzea erabaki zuen

Alabaina, 20 segundo baino gutxiago falta zirela, Javi Saldisek baloi bat jaso zuen pibot postuan. Bertako defentsak baloia kendu zion eta guztiak falta ikusi zuten jokaldian (baita jokalari eta entrenatzaile gasteiztarrak ere), baina epaileak ez; jokaldiak aurrera jarraitu zuen eta baloiak ibartarren babestu gabeko ateetan amaitu zuen. 11 segundo falta eta 2-1eko emaitza; “injustizia” honi buelta emateko aukerarik ez jada.

Laburbilduz, Ibarrak partida ona jokatu zuen, eta orokorrean partidaren pisua beraiek eraman zuten, Aurrera de vitoria bezalako aurkari bikain baten aurrean. Ongi atera ziren jokaldien balantzea egitea tokatzen da orain, eta gure lanaren inguruan zentratu kritika. Lauburu 18 punturekin iritsi da Gabonetako atsedenaldira. Ez da kanpaiak jotzeko modukoa baina erakusten du, gure blokea oraindik finkatze fase batean egonik, zentzu guztietan hazten ari dela pixkanaka. Horren sintometako bat, jokoaren eskemaren barruan 20 urte bete gabe dituzten jokalariek zer nolako pisua duen ikustea da. Klubak ez du zalantzarik: hori da egin nahi dugun bidean, epe motz batean arrakasta izango baitugu. Bitartean, egunerokotasunean lanean jarraitzeak ematen duen poztasuna geratzen zaigu, gure klubaren berezitasunarekin harro sentituz. GOAZEN LAUBURU!!!!

PARTIDAREN XEHETASUNAK

 

AURRERA DE VITORIA C.D.: Gonzalo, Ander, Andoni, Bruno eta Joseba. Ibon, Fco. Javier, Guillermo, Jon eta Álvarok ere, jolastu zuten.

 

LAUBURU K.E. IBARRA: Joseba, Asier Aierbe, Aitzol, Javi Saldise eta Garmen. Andoni Carlosena, Agus, Nourdine, Xabi, Beñat eta Andoni Aguirrezabalak ere, jolastu zuten. 

 

TXARTEL HORIAK: Ibon y Andoni (AURRERA DE VITORIA C.D.) Asier Aierbe eta Andoni Carlosena (LAUBURU K.E. IBARRA).

 

KANPORATZEAK: Zuhaitz (LAUBURU K.E. IBARRA).

 

GOLAK 

1-0 MIN 20 Joseba PP

1-1 MIN 39 Aitzol

2-1 MIN 40 Fco. Javier  

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!