Lauburu K.E. Ibarra etxetik kanpora lehenbiziko garaipenaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko abe. 17a, 00:03
Lauburu K.E.-k C.D. Aurrera de Vitoria taldeari egin beharko dio bisita larunbatean 18:30ean hasiko den partida jokatzeko. Askotan jokatu dute aurrez aurre bi taldeak, bai Bigarren B-an eta baita aurretik ere, euskal multzoan, Hirugarren Mailan.

Arabarrak emaitza txarrak izan dituzten azkenaldian eta bere kantxa aprobetxatu nahiko dute ibartarrak menperatzeko, horrela urtea ongi amaitu eta pixkanaka, sailkapenean postuak igotzen hasi. Zumeta jokalariak, gasteiztarren kamiseta jantzia izan du lehendik baina oraingoan ezin izango du haien kontra jokatu lesioa dela medio. Mikel Diestrok, Zumetarena ez ezik, Andoni, Ioritz eta Endikarekin ere, zalantza izango du azken unera arte. Jokalari hauek Eguberrietako atsedenaldiaz geroztik erabat osatuta itzultzea espero dezagun.

Beste aldetik, moratuek emaitza onak izan dituzte azkenaldian; etxean indartsu jarraitzen dute, Graccurris errioxar taldearen aurrean egindako 8-2ko emaitza adibide, eta kanpoan ere puntuatzen dute, nahiz eta hemen, lehenbiziko garaipena oraindik lortu ez den. Etxera hiru puntuak ekartzea baino hobeagorik ez, urteko lehenbiziko zati hau bikain amaitzeko.

Azpiko taldeen kartelera

- 1go Probintziala: Lauburu K.E. Aldaz Klinika – The Nest Cervecería. Ostiralean 20:50ean Belabietan kiroldegian. Ibarra

-Jubenilen Ohorezko Maila: Lauburu K.E. Mahala – Castro Urdiales F.S. Larunbatean 18:30ean Belabieta kiroldegian. Ibarra

-Kadeteak: Lauburu K.E. – Anoeta Herri Ikastola. Larunbatean 13:00etan Belabieta kiroldegian. Ibarra

- Infantilak:

LEK Mondrate – Lauburu K.E. Uzturpe 2004. Larunbatean 10:15ean Iturripe kiroldegian. Arrasate

Lauburu K.E. Uzturpe 2003 – Orixe. Larunbatean 12:00etan Belabieta kiroldegian. Ibarra

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!