Lauburu Mahalak berriro etxean jolastuko du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko abe. 2a, 12:33
Zierbenaren aurrean garaipen berri bat lortu ostean, oraingoan Marrock C.D. etorriko da Ibarrara. Kantabriako taldea Lauburu K.E. Ibarra Mahalaren aurren neurtuko da larunbatean 18:30ean Belabieta kiroldegian.

Kantabriakoak kategorian debutatzen badute ere, sailkapenean laugarren postuan daude 13 punturekin.

Ibartarrak, beste aldetik, sailkapenean liderra dira, Laskorainekin lehia bizian, biak 24 puntu baitituzte. Bi talde hauek hurrengo jardunaldian neurtuko dira.

Partida garrantzitsua, beraz, Juananen mutilentzat; hiru puntuak lortu beharrean daude sailkapenean gorenean jarraitzeko eta derbira moralki indartsu iristeko. Hala ere, Torrelavega taldeak ez dizkie gauzak erraztuko, orain arte irabaztea lortu duen talde bakarra baita. Partida hura, bigarren zatian okertu zen Odein kaleratzearekin eta egin ahalak eginda ere, ibartarrak ez zuten puntu bakar bat ere gehitzea lortu.

Bestela, LAUBURU ALDAZ KLINIKA, 1go Maila, dinamika onarekin jarraitzen du, emaitzei dagokienez: pasa den igandean, 0-1ekoarekin, beste garaipen bat lortu zuen Donostian. Aste honetan etxean jokatzea egokitu zaie Tellatuberri Zaldibi talde lehiakorraren aurka. Txubelen mutilek dituzten aukerak neurtzeko aurkari ona.

LAUBURU ALDAZ KLINIKA, emakumezkoen ligak Idiazabalen aurka 0-3 galdu zuen. Lehenbiziko zati parekatuaren ostean bisitariak markagailuan aurreratzea lortu zuten azken momentuan. Gola kolpe handia izan zen Olatzen neskentzako eta saiatu arren, ezin izan zituzten Idiazabalkoak menperatu. Asteburu honetan Anoetara doaz, urteko azkenekoa izango den partida jokatzera.

Azkenik, LAUBURU K.E. IBARRA kadeteak Donostian puntuei ihes egiten utzi zien, Erain taldearen aurkako partidan, 0-2 irabazten hasi eta binako berdinketan amaitu baitzuten. Mikelen mutilak berriro etxetik kanpora jolastuko dute asteburu honetan; Donostian izango da berriz, oraingoan Inter fachadas Gipuzkoa taldearen aurka jokatuko dutelarik, Mons kiroldegian, igandean 10:00etan.

Kadeteekin jarraituz, azpimarratu nahi dugu Alvaro Alonso Carrillo, Javier Ayerbe Vega eta Aitor Gurrutxaga Muñagorri jokalariak Euskadiko Sub-16 selekziorako aukeratuak izan direla, abenduaren 4tik 6ra Getxoko Alto Rendimiento eraikinean elkarretaratze bat egingo dutelarik.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!