Laskorain ere Kiva ikastola da

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2017ko urt. 27a, 11:49


Laskorain ikastolan Kiva programa hasi gara lantzen eta hori dela eta, aurkezpen moduan, Kiva eguna izan dugu. Goizean zehar hainbat ekitaldi izan ditugu (pregoia megafoniatik, logo marrazketa, aurkezpenak mailaz maila areto nagusian) eta azkenik patiora jaitsi dira LHko ikasle guztiak eta KIVA hitza osatu dute denen artean arropa kolore desberdinekin, ondoren Kiva bertsoa abestu dute denek elkarrekin eta argazkia eta bideoa atera ditugu.

Bere burua defendatzeko zailtasunak dituen norbaiti, nahita, min edo kalte egitea etengabe ekidin nahi dugu. Aurten hainbat ikastolatan jarri da martxan, tartean gurea, oraingoz Lehen Hezkuntzan. Hemendik aurrera ikasturte osoan zehar garatuko da programa hau.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!