[Aulkitik] +3

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Goenaga 2017ko urt. 12a, 17:10

Polboroi eta bonboi askoren artean bigarren bueltari ekin genion. Gabonetako juergak alde batera utzi eta Eguberrietako entrenamendu onak egin ostean, ziur geunden gure jokoarekin partida irabazi eta 3 puntuak etxera ekarriko genituela. Horrela joan ginen Añorgaren aurkako partidara errege magoen opari eta guzti utziz…

Gure ekipoko altxor preziatuenak altabozak ziren eta hainbeste eskatu ondoren behingoz gure artean genituen. Musikaren laguntzaz berotzera atera ginen, hotz asko egiten zuen, baina guri ez digu inolako kalterik egiten. Partida hasi eta berehala hasi ginen aukerak sortzen eta horrela iritsi zen lehen gola Ainhoa Bengoetxearen eskutik, gure Garik eginiko pase bikain baten bitartez.

Atsedenaldira markagailuan 1-0 irabaziz joan ginen. Bigarren zatiari ekin genion eta hainbat aukera izan ondoren iritsi zen Izaro Goenagaren gola porteriaren eskuineko eskuadratik zeuden armiarma guztiak kenduz, jajaja. Joko bikaineko partida bat izan zen baina ez ginen 2-0 ko emaitzarekin konformatzen, gehiago nahi genuen eta partidua amaitzeko minutu gutxi batzuk geratzen zirenean bertan agertu zen gure Gari eta azkenean emaitza 3-0an geratu zen. Oso jarrera positiboa, Gabonetan eginiko lan ona eta motibazioarekin azkenean 3 puntutxoak Tolosara ekarri genituen eta hurrengo partidetarako sentsazio onekin gaude. Aste honetako aurkaria gogorra da baina Elorrioko zapore gazi-gozo hori kendu eta berriro beste garaipen bat lortu nahi dugu, 3 puntuak etxean geratuz. IEUP!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!