“Fleming bizirik” kultur astea aurrera doa

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2017ko ots. 1a, 15:09

Astelehenean  kultur asteari hasiera emateko, 6.mailako ikasleek Gipuzkoako odol emaileen eskutik tailer interesgarri bat izan zuten.

Tailer honetan odolaren beharrez jabetu ziren. Aldi berean 5.mailakoek, zahar egoitzatik igo ziren aiton-amonen  istorioak entzuteko aukera izan zuten. Harrera, ikasleek aurreskua dantzatuz egin zieten eta beraien artean giro polita sortu zen.

Arratsaldean berriz, Arroako plazara gerturatu ziren guztiak, gynkanan parte hartu eta txokolate beroa hartzeko aukera izan zuten. Ekintza honek arrakasta izugarria izan zuen eta, eguna ondo bukatzeko, ikasleek joan den astean landutakoaren osagarri, gurasoek, Lilima taldeen eskutik “Sexuen hezkuntza seme-alabekin lantzeko” tailerra burutu zuten.

Asteartean aldiz, GUREA antzokiko erakusketa gelan, “Haurrekin heriotzaz nola hitz egin” Nerea Mendizabalen eskutik entzuteko aukera izan genuen eta jende ugari gerturatu zen.

Bestalde gaur, asteazkena, Funky emanaldia eskolako ikasleen eskutik  eta “Pirata Garrapataren istorioak” ikuskizuna ikusteko aukera izango dugu. Bihar berriz, “kolore guztiak” festa  (aurpegia eta eskuak margotu, txapa tailerra, musika, janari tipikoak…) eta ostiralean, asteari bukaera emateko, danborrada, buruhandiak, erraldoiak eta  bokata jatea izango dugu. Ikusten duzuenez, era guztietako ekintzak daude, beraz, animatu eta gerturatu zaitez!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!