Gabonetako azoka egingo dugu ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Erniobea 2016ko abe. 20a, 16:29

Urtero bezala, abenduaren 23an, Gabonetako Azoka antolatu dugu. Errebote plazan egingo dira ekimenak eta Berdura plazan jarriko dira postuak.

Postuen irekiera 09:30ean egingo da eta 10:00etan egingo dugu kantu jira. Ordu erdi beranduago toka eta sokatira saioak egingo ditugu eta ondoren atseden hartuko dugu hamaiketakorako. Eguerdian dantza saioa egingo da eta 12:45ean postuak itxiko ditugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!