2016/06/12 - 2016/06/26 00:00

Arte tailerra eta patinajean aurre-inskripzioa

Elduaingo udaletxean, Elduain

2016/2017 ikasturterako proposamenak:

Arte tailerra:

• Astelehenetan, 17:30etik 18:30era

• Adin guztietako herritarrentzat. Izen-emate kopuruaren arabera taldekatzeak egingo genituzke.

• Prezioa: irakasleak 40 euro/orduko kobratzen duenez, jende kopuruaren arabera finkatuko da tailerraren prezioa; zenbat eta lagun kopuru handiagoa, orduan eta merkeagoa izango da.

• Irakaslea: Izaskun Lazkano izango da, Tolosako Zurart denda eramaten duena.

Patinajea:

• Eguna zehaztu gabe

• 4 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat

• Prezioa: Arte tailerrean bezala, irakasleak 40 euro orduko kobratzen du, beraz, jende kopuruaren arabera finkatuko da.

• Irakaslea: Izaskun Lazkano

Interesa duen guztiari ondoko eranskina bete eta udaletxean entregatzea eskatzen diegu, ekainaren 30 baino lehen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!