Bat egiten dugu "Kalera Kalera" ekimenak egin dituen deialdiekin

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2016ko abe. 16a, 12:00
Amasa Villabonako EH Bildu koalizioak bat egiten du preso politiko ohien iniziatibaz sortu den Kalera Kalera ekimenak, datozen egun eta asteetan antolatu dituen deialdiekin eta parte hartzeko gonbidapena luzatzen diegu herritar guztiei.

Kalera Kalera ekimenaren helburuen artean egungo espetxe politikarekin amaitzea eta presoak Euskal Herrira ekartzea daude, beti ere gatazkaren ondorioak gainditzeko eta konponbidearen eremura eramateko asmoarekin. EH Bildutik aldarrikapen eta helburu horiek erabat konpartitzen ditugu eta aurrera urratsak lortzeko beharrezkoa ikusten dugu herritarren aktibazioa eta inplikazio zuzena. Euskal Herriko herri eta auzo askotan bezalaxe, Amasa Villabonan ere, Kalera Kalera ekimena antolatu dute hainbat preso politiko ohiek, mobilizazio eta ekiemen ugari antolatu dituztelarik.

Hemen duzue Amasa Villabonako deialdien zerrenda:

- Abenduko ostiraletan (abenduak 16, 23 eta 30) Kalera Kalera ekimenaren ikur izango diren kandelak eskuan hartu, eta giza-kate ibiltariak egingo dira Villabonako kaleetan.

- Abenduaren 24an, 19:30etan Iru Aldetatik abiatuta, Giza-Katea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!