api 21, 21:47 Irura
Gaur egin diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ondorengoak izan dira Irurako emaitzak. Herriko lehen alderdia EH Bildu izan da, 390 botorekin. Bigarren EAJ geratu da 215 botorekin eta PSE-EE hirugarren 45 boto jasota. Baliogabeak 3 boto izan dira, 8 zuri eta %44,12ko abstentzioa izan da.
api 21 Tolosaldea
Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde eguna da gaurkoa, eta eskualdeko herritar ugarik eman dute botoa dagoeneko. 20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak eta oraindik botoa eman ez dutenek ordura arte izango dute horretarako aukera. Jarraipen berezia egingo du 'Ataria'-k, herriz herriko datuekin eta balantzeekin, eta horiek ikusteko aukera egongo da Ataria.eus-en.
Azalera: 2,99 km²
Biztanleak: 1,690 inguru
Herri mugakideak: Anoeta, Amasa-Villabona eta Tolosa.
Udalaren webgunea