Gimnasioa eta boulderra erabiltzeko oharrak Iruran

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 17a, 12:42

Azken asteetan gimnasioko eta boulderreko materiala puskatuta agertu ondoren, udalak bertarako sarrera debekatu du ikastaroetako begiraleekin ez bada.

Boulderra erabili nahi dutenek, bazkide txartela aurkeztuta eskuratuko dute atea zabaltzeko giltza tabernan eta hau itzuli bitartean ez dute berreskuratuko bazkide txartela. Kirol ekipamenduak mantentzeko arduraz jokatzea eskatu du udalak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!