Ertzain bat hil da N-1ean, Irura parean, beste istripu bateko trafikoa bideratzen ari zela

Tolosaldeko Ataria 2016ko aza. 14a, 09:13

08:00ak aldera izan da gertakaria; istripuaren ondorioz errail bat itxita egon da. Ertzaintzak esandakoaren arabera, hildakoa Zarauzkoa zen eta 54 urte zituen.

Goizean goiz istripua izan da N-1 errepideko 439. kilometroan, Irura parean, Gasteizera norantzan. Auto pilaketak sortu dira, eta Ertzaintza egoera bideratzen ari zen.

Auto batek ertzain bat harrapatu du, eta Segurtasun Sailak duela minutu gutxi jakinarazi dio TOLOSALDEKO ATARIAri, hil egin dela. Unean bertan ertzaina suspertzen saiatu diren arren, ezin izan dute ezer egin.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!