Bost urteko zigorra Irurako laborategi batean droga ekoizteagatik

Tolosaldeko Ataria 2016ko urr. 17a, 18:31

Bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Gipuzkoako Auzitegiak 43 urteko gizonezko irurar bati.

2015ean Tolosako Instrukzio Epaitegiak aginduta, Ertzaintzak operazioa egin zuen Irurako etxebizitza batean eta droga egiteko laborategia aurkitu zuten bertan. Horrekin batera, 7,5 kilogramo speed, marihuana kilo bat eta 6.700 euro atzeman zituen.

Ikerketa iturriak argitu dutenez, Herbehereetatik ekarritako anfetamina oinarria ere topatu zuten laborategian eta sustantzia eraldatzeko beharrezkoa den materiala: ontziak, inbutuak, balantzak, maskarak, eskularruak...Osasun publikoaren aurkako delituaz gain, "droga egiteko erabili daitekeen materiala" edukitzea egotzi diote operazioan atxilotutako pertsona bakarrari, 43 urteko gizonezko irurarrari. Bost urteko zigorra ezarri dio Gipuzkoako Auzitegiak.

Iazko polizi operazioan beste pertsona batek ihes egitea lortu zuen eta ordudanik haren bila dabiltza.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!