Kartelean programaren testua sartu behar du festa batzordeak. Beraz, edo lekua uzten da testua bertan txertatzeko edo testua irudiaren azpian edo alboan erantsita ondo gelditzen dela egiaztatu beharko da. Bide batez, Irurako San Mielak 2016 testuak agertu beharko du.
Lanak udaletxeko harrera bulegoan aurkeztu beharko dira, paperean eta euskarri digitalean, uztailaren 15a baino lehen. Epaimahaiak, uztailaren 22a baino lehen emango du bere erabakia. Sari bakarra banatuko dute, 200 eurokoa.