Maiatza osorako kultur programazioa aurkeztu dute

Tolosaldeko Ataria 2016ko mai. 6a, 20:07

Irurako udaleko kultura sailak egitarau oparoa antolatu du hilabete osoan zehar eskaintzeko.

Maiatzaren 7a, larunbata  

17:00. Jokoak Loatzo Plazan.

Maiatzaren 12a, osteguna

17:30. Plazan KIKI, KOKO eta MOKO pailazoak plazan

Maiatzaren 13a, ostirala

22:15. Mus Txapelketaren kanporaketak Aizpuruan, Kafetegian eta Trinketean

22:30. “Umorea” bakarrizketa, Plazako ikastolako aretoan

Maiatzaren 18a, asteazkena

19:00. Plazako ikastolan P.M. Pasaban mikologoaren hitzaldia

Maiatzaren 19a, osteguna

17:30. Kulturunean AMILAMI ipuin musikatuak Pantzart taldearen eskutik.

Maiatzaren 20a, ostirala

19:00. Aizpuruan, plazan eta Trinketean “Irura kantari”

Gauean. Mus txapelketaren final erdiak Errekalden eta Enaran

Maiatzaren 23a, astelehena

19:00. Plazan Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia

Maiatzaren 24a, asteartea

16:30 - 19:00. Bide segurtasunari eta trafikoari buruzko autobusa

Maiatzaren 26a, osteguna

19:00. Elizan Irurako Eguzkigotxo abesbatzaren eta Loatzoko abesbatzaren emanaldia

Maiatzaren 27a, ostirala

22:15. Mus txapelketaren finala Errekalde tabernan

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!