Honi buruz

Tolosaldeko Ataria euskaraz diharduen tokiko hedabide multimedia da. Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean burutzen du bere jarduna, Tolosako San Esteban auzoko 20 zenbakian du egoitza, eta eskualdea osatzen duten 28 herrietako herritarren jakin-mina eta komunikazio premiak erarik profesionalenean asetzea du helburu nagusia. Hori bai, euskaratik eta euskaraz!

Hedabide proiektu honek 2013ko urrian eman zituen lehen urratsak. Galtzaundi astekaria, Tolosaldeko Hitza egunkaria eta Txolarre irratiaren bateratzetik sortua da eta, esan bezala, eskaintza multimedia osatu du, gizartearen eskakizunetara egokitzeko ahalegina eginez. Hiru adar ditu hedabideak eta guztietan egiten dute kazetariek beren ekarpena:

  • Ataria.eus interneteko ataria: bere izaeragatik proiektu multimedia honen ardatzean kokatzen da. Idatziak, argazkiak, bideoak, audioak... euskarri guztiak dute lekua bertan. Bere baitan, eskualdeko erakunde, gizarte-eragile eta norbanakoek osatzen duten Komunitatea gero eta zabalagoa da. Ibilbide laburra izanagatik, erreferentzia da eskualdean.
  • Tolosaldeko Ataria papera: 8 orriko egunkaria astearte, asteazken eta ostegunetan, eta 32 orriko astekaria ostiraletan. Inprimatzen diren ale gehienak etxez etxe banatzen zaizkie Atarikideei (harpideak), eta gainerakoak jendearen eskura uzten dira Udalekin adostutako toki publikoetan.
  • Ataria irratia: 24 orduz etenik gabe emititzen du, Tolosaldean 107.6 FM frekuentzian eta Ataria.eus-en. Azken urteetan irratiari buelta bat eman diogu, irrati digitalago baterantz joan gara, zuzenekoari garrantzia eman beharrean edukiari emanez, Podcast edo irratsaio ezberdinak eginez eta hauek zabaltzeko bide ezberdinak baliatuz.

Kolaboratzaile sare zabala dugu. Eskualdeko herritar esanguratsu askoren jakituria eta ekarpenek balio erantsi garrantzitsua, behar beste eskertu ezin duguna, ematen dio proiektuari.

Elkarlan estua eta zerbitzu partekatuak ditugu BERRIA eta Gipuzkoa-Bizkaian eratuta dauden HITZA hedabideekin. Horrezaz gain, bazkide gara Hekimen, Tokikom eta Arrosa Irratien Sarea elkarteetan eta bertako hedabideekin lankidetzak gauzatzen ditugu. Hedabideez gain, bestelako hamaika erakunde, talde eta norbanakoekin ere lankidetzak ditugu.

Finantziazioa:

Proiektu honen bideragarritasuna lau zutoinetan bermatzen da: Atarikideak (harpideak), eskualdeko 28 udalak, erakunde publiko nagusiak (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza), eta Atariaren publizitate-zerbitzuak.

Zuzendaritza:

Zuzendaritza Batzordea: Kike Amonarriz, administratzaile solidarioa (Galtzaundi), Mikel Arrieta, administratzaile solidarioa (Bertako Hedabideak), Joxemi Aranburu (Txolarre), Haritz Mujika (Harituz), Izaskun Jauregi (Lizardi), Imanol Garcia (langileen ordezkaria), Rebeka Calvo (erredakzio koordinatzailea) eta Iban Urdapilleta (kudeatzailea).

Lan-taldea:

  • Prentsa edizioaren arduradunak: Rebeka Calvo eta Naiara Roldan de Aranguiz (astekaria).
  • Ataria.eus-en arduraduna: Iñigo Terradillos.
  • Ataria Irratiaren arduraduna: Asier Imaz.
  • Kazetariak: Josu Artutxa (Tolosa), Aitor Arroyo (Alegialdea), Leyre Carrasco (Ibarraldea eta igandeak), Jon Miranda (Anoeta-Villabonaldea) eta Imanol Garcia (Kirolak).
  • Maketa eta diseinua: Maddi Galarraga.
  • Erredakzio koordinatzailea: Rebeka Calvo.
  • Publizitatea: Nora Urbizu.
  • Marketin eta sustapena: Mireia Olangua.
  • Administrazioa: Iban Urdapilleta.
  • Kudeatzaile orokorra: Iban Urdapilleta.