mar 28, 09:59 Ikaztegieta Tolosa
Antzinako musika tresna bat da tronpa edo musugitarra. Euskal Herrian ere izan du bere tradizioa, baina isiltzear dago haren doinu berezia. San Telmo museoan badago 1916an jasotako tronpa bat eta fitxan zera dio: «Gaur egun jada inor gutxik jotzen du tronpa. Ikaztegietako andre zahar batzuek baino ez». Eta Juan Mari Beltranek egindako elkarrizketei esker jakina da Bedaioko J. A. Sarasola txistulariaren amak ere jotzen zuela tronpa (Patrizia Zubillaga).
mar 25 Ikaztegieta
Ertzainek bi gizon atxilotu zituzten, atzo, Ikaztegietako etxebizitza batean lapurtzea egotzita, ate eta leiho bat bortxatzeagatik. Lekukoek eman zuten lapurretaren berri, eta handik gutxira patruila batek bi susmagarriak atxilotu zituen.
Azalera: 2,00 km²
Biztanleak: 486 inguru
Herri mugakideak: Legorreta, Alegia, Baliarrain, Orendain eta Tolosa (Aldaba, Ugane)
Udalaren webgunea