Udalaren saskien zozketak baditu zenbaki saridunak

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 23a, 17:09

Ikaztegietako Udalak egin du Eguberrietako saskien zozketa. Eskolako haurrek atera dituzte zenbaki saridunak. Lehenengo zenbakia 015 da (ordezkoa 022) eta kaxa beltza jasoko du. Bigarren zenbakia 166 da (ordezkoa 003) eta kaxa zuria jasoko du. Hirugarren zenbakia 154 da (ordezkoa 009) eta kaxa beltza jasoko du. Laugarren zenbakia 075 da (ordezkoa 037) eta kaxa zuria jasoko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!