Herrigintza Elkarteak azaroaren 19an egingo du bere eguna

Tolosaldeko Ataria 2016ko aza. 9a, 12:59

Ikaztegietako Herrigintza Elkarteak bere eguna ospatuko du azaroaren 19an, larunbata, eta, ohi bezala, bi ekitaldi nagusi izango ditu. 

Batetik, herri krosa izango da, 16:30ean hasiko dena. Elkartetik azaldu dutenez, ibilbidea markatzen, bidegurutzeetan egoten, barran zerbitzatzen eta beste eginkizunetan lagundu nahi duenak horretarako antolatzaileekin jarri behar du harremanetan.

Bestetik, bazkideen afaria egingo dute egun horretan, 21:00etan hasita. 25 euro ordaindu beharko du bazkide bakoitzak eta izena emateko garaian eman beharko da dirua. Izena emateko azken eguna hilaren 15ean, asteartea, izango da.

ADINEKOEN EGUNA

Ikaztegietako Udalak hirugarren adinekoentzako eguna antolatu du, «aurreko urtean bezala elkarrekin bildu eta egun atsegin bat pasatzeko». Azaroaren 20rako antolatu dute. 11:15ean meza izango da, eta ondoren Alegiako Txintxarri Abesbatzak emanaldia eskainiko du. 14:00etan bazkaria izango da Herri Ostatuan, eta bertara joan nahi duenak udaletxean eman behar du izena. Horretarako epea hilaren 13an bukatzen da eta 5 euro ordaindu behar dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!