Tolosaldeko Giltzarria

Ibarran ere galdeketaren alde

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 11a, 15:33

Giltzarriak egindako deialdiari jarraiki, argazki jendetsua atera zuten atzo, Ibarran, martxoaren 19ko galdeketa babestuz.

Ibarrar askok erakutsi zuten atzo, galdeketaren aldeko jarrera. Plazan bildu eta argazkia atera zuten eta triki-bertso-poteoa ere egin zuten. Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria ozen entzun zen, eta bihar zortzi Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan? galderari erantzuteko prest azaldu ziren. Jai giroan egin zuten eta martxoaren 19an ere jai giroa izango da nagusi Ibarran. Izan ere, egun osoko festa antolatu dute.

09:00etan agurra dantzatuko dute bozka-gune guztietan eta 10:00etan herriko musikarien kalejira izango da. Herriko abesbatzak ere kantatuko du Danon Txokoako bozka-gunean eta 12:00etan, plazan euria egiten ez badu eta aterpean bestela, calçotada egingo dute. Musika ere egongo da, 13:00etan Ibon&Josu eta Joxiren zuzeneko emanaldiak egongo dira Bizi-Nahi erretirodunen elkartean eta 18:00etan, Errukirik Gabe eta Oztopo taldeen kontzertuak egongo dira plazan. Boto kontaketa ere plazan bertan egingo dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!