Unai Iribar, kopan lider

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 16a, 11:25

Duela bi aste Galapagarreko (Madril) pista estalian hasi zen Espainiako Txirrindularitza Kopa, eta Unai Iribarrek emaitza apartak lortu zituen.

Ibartarrak sasoiko hasi du denboraldia, eta iraupenezko probetan duen nagusitasuna erakutsi zuen jubenil mailan: lehen postua lortu zuen jazarpen eta kanporaketa probetan, eta hirugarren gelditu zen puntuaketan. Urtarrileko emaitza bikainei esker, kopako liderra da gaur egun, hurrengo jardunaldia iritsi bitartean. Hain zuzen ere, Tafallan jokatuko da, martxoaren 11n.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!